Legendak

Kondairaren arauera, aspaldi, iparraldetik zetozten Bikingoek kosta hauek suntsitzen eta bertako biztanleak aztoratzen pasatzen omen zuten eguna. Hiru Mari aztiek elkar zin egin zioten biztanleek jasaten zuten kalteari amaiera emango ziotela.

Hori zela eta, bikingoen drakkar mehatxatzaileek, “Hiru Mari”ei aurre egin beharko zieten. Hiru Mari hauek, Mari zaharra, Mari eta Mari txikia ziren. Hiruren artean hurrengoa egitea adostu zuten:

Lehenengoz, Mari txikiak, olatu bortitz bat bidaliko zien itsas dragoi beldurgarriei.  Abisu honekin bikingoek beraien norabidea aldatzea espero zuten. Abisu honi kasurik egiten ez bazieten, Mari izango zen bigarren olatu ikaragarri batekin, tripulatzaileak urdurituko zituena. Sentituko zuten beldurra halakoa izango zen, ezen bikingoei iIzuli erdia emateko gogoa sartuko zitzaiela pentsatu zuten hiru Mariek. Hala ere, amore emango ez balute, hirugarren olatu batekin haien itsasontziak hondoratuko lituzkete. Horrela egingo zutela adostu zuten hiru Mariek eta horrela egin zuten. Mari zaharrak bidalitako hirugarren olatu erraldoi batek  bikingoen drakkarrak irentsi zituen.

Zirudienez bidalitako olatuak ez ziren nahiko izan iparraldeko dragoirik basati eta eta bihozgabeena berriz agertu bait zen. Bere irudiaren mehatsua zerumugan azaldu zitzaien berriro Mariei. Denborarik galdu gabe, hiru Mariek hiruen indar guztiak elkartu zituzten eta itsasontzia azkenekoz erasotu zuten. Honako honetan, drakkar itsasontziak amore eman zuen.

Norbaitek nonbait, drakkar itsasontzi bikingoak hondoratu zituzten olatuak suitzar mendiak bezain handiak zirela aipatu zuen.

Baina azken drakkar hori benetan hondoratua izan ote zen? Erantzuna jakiteko, esperientzia hori bizitu beharko duzu Igeldo Mendiko atrakzio parkeko suitzar mendian igoaz. Zeren zain zaude? Ausartuko al zara?

Monumentu Multzoaren zerrendara itzuli

Monte Igueldo Atrakzio Parkean, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.