Ohizko galderak

- Maiz egindako galderak -

Erantzunak

Zer gertatzen da euria egiten badu?

Normalean, egun euritsuetan, atrakzioak itxita egoten dira. Euri arinak, aldizkakoak edo sirimiriak badira, seguruenik estalitako atrakzioak irekita egongo dira. Eurite iraunkorren kasuan, atrakzioak itxita egongo dira.

Bisitarientzat arriskutsuak diren alerta meteorologikoetan, dagokion neurriak hartuko dira.

Zenbat ordaintzen dute haurrek?

Joan-etorria 7 urtetik beherako haurrek  2,50€.

Funikularrean bizikletak/patineteak igo al daitezke?

Ez, ezin da bizikletarik, patineterik edo eta antzeko elementurik igo funikularrean.

Funikularrean haur-kotxeak igo al daitezke?

Posible da Funikularrean haur-gurditxoekin igotzea, baina deserosoa da, eskailera asko salbatu behar baitira (50 gutxi gorabehera).

Gurditxoak/ ume-kotxeak bagoietara sartu baino lehen tolestu beharko dira. Hala ez bada, txartel berezia ordaindu beharko da.

Funikularra gurpil-aulkietara egokituta al dago?

Gaur egun Funikularra ez dago gurpildun aulkietara egokituta. Bere izaera historikoa dela eta, egokitzeko behar diren obrek nabarmen aldatuko lukete egitura.

Funikularrak zenbatean behin egiten du bidaia?

Normalean, funikularra 15 minuturo egiten da bidaian ( puntutan, laurdenetan, eta erditan eta laurdenetan). 

Hala ere, jende asko biltzen denean, bidaien maiztasuna handitu egiten da itxaronaldiak murrizteko.

Karabana batekin joango banintz, parkera sartu ahal izango nuke?

Debekatuta dago karabanen, landa-ibilgailuen edo atoien aparkalekura sartzea. Izan ere, debekatuta dago 4,5 metrotik gorako luzera duten ibilgailuak sartzea (baimena izan ezik). 

Txakur batekin esparrura/Funikularrera/jolasgunera sar al naiteke?

Txakurrak Igeldo mendian sar daitezke, baldin eta jabeak txakurrarekin honako hauek betetzen baditu: une osoz lotuta badarama, arriskugarriak izanez gero muturrekoa jantzita badarama eta azkenik, egindako gorotzak biltzen badituzte.

Gainera, Funikularrean sartzeko, txakurrek maskota-txartel berezia erosi beharko dute: 2,50 €. Bisitariak parkera autoan edo oinez sartzen badira, txakurra doain sar daiteke.

Hala ere, atrakzioetara txakurrekin sartzea debekatuta dago.

Funikularreko txartelak ematen al du begiratokietara sartzeko ahalbiderik?

Bai. Funikular txartelak begiratokietara eta atrakzioak dauden esparrura sartzeko ahalmena ematen du. Ez da aparteko sarrerarik ordaindu behar begiratokietara sartzeko.

Nola ordain daiteke? Esku dirutan? Txartelarekin?

Bai funikularrean, bai errepideko sarbidean, eta atrakzioetan eskudirutan edo txartelarekin ordaindu daiteke.

Ba al dago erreserba-modurik edo erosketa aurreraturik?

Ez dago erreserba-modurik ez eta erosketa aurreraturik.

Sarrera guztiak, bai sarbidekoak bai jolas parkekoak, bisitaren unean bertan erosi behar dira.

Nola da atrakzioen erabileraren funtzionamendua?

Irekiera-egunetan, atrakzioek “feria-moduan” funtzionatzen dute eta sarrera han bertan erosten da.

Nola funtzionatzen du Igueldo mendirako sarbideak?

Igueldo mendia, Funikularra eta begiratokiak dituen monumentu multzoa da, eta mendiaren inguruan daude, eta bertan ere jolas-parkea.

Igueldo mendira sartzeko bi modu daude: funikularretik edo errepidetik (oinez zein ibilgailu pribatuan).

Funikularreko sarbide-txartelak funikularreko ibilbidea eta esparrurako sarbidea barne hartzen ditu.

Errepide bidezko sarbide-txartelak (Igeldo pasealekua, 183) begiratokiak eta atrakzioak dauden esparrurako sarbidea barne hartzen du, BAINA EZ DU FUNIKULARRA ERABILTZEKO ESKUBIDERIK EMATEN.

Ibilgailu pribatuan sartuz gero, aparkalekua doakoa izango da bisitan zehar. Sarrera pertsona bakoitzeko ordaintzen da, ez ibilgailu bakoitzeko.

Parkera sartzeko ordaintzen denarekin atrakzioak ere ordaintzen al dira?

Ez, atrakzioak banan bana ordaintzen dira. Ferietan egiten den bezala. 

Monte Igueldo Atrakzio Parkean, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.