AURKEZPENA ETA HISTORIA
 

1911. urtean, Monte Igeldo Sozietate Anonimoa sortu zen ordurarte “Montefrío” izeneko muino malkartsuaren gainean, aisialdirako gune bat sortzeko asmotan.


Bere kokapenari esker, non Bizkaiko Golkoa, Donostiako Badia eta Landak mirestu daitezkeen, aisialdirako sortua izan den gune hau, hasiera hasieratik ezinbesteko bisita bilakatu zen bai donostiar bai kanpoko jendearentzat.


Igeldo mendian, XVIII. mendeko egurrezko itsasargi izandako dorrearen alboan eraikitako Kasino-Jatetxera bidea errazteko asmoz, errepidea eta funikularra eraikitzen dira.


Funikularra Maria Kristina erreginak inauguratu zuen 1912ko abuztuaren 25ean. Aintzinako xarma bera mantentzen duen egungo tren honek, 312,5 metro luzerako bidea egiten du non %60 maldara iritsiz, 151 metro igotzen dituen 1,5 metro/segunduko abiaduran.

1925. urtean jokoa debekatu zuten. Honen ondorioz, aisialdirako sortua izan zen gune hau, gaur egun jarraitzen duen eraberritze prozesu batean murgildu zen. Gauzak horrela, Kasinoan, jokoaren ordez dantzaldiak ematen hasi ziren, non aldi berean gaur egun oraindik dirauten lehen atrakzioak eraikitzen joan zirelarik; besteak beste: Suitzar Mendia,  Ibai Misteriotsua, Labirintoa edota Kanoen Urmaela.

1967. urtean, Kasino-Jatetxea aurkitzen zen lurzoruan, gaur egun martxan dirauen 4 izarreko Monte Igeldo Hotela eraiki zen (Ikusi web orrialdea).

Igeldo mendiak, eraberritze motel baina aldi berean geldiezinari esker, tradizioa eta modernitatea bateratzen ditu. Hasiera bateko atrakzioak iragana aurreikusten duten beste batzuekin nahasten dira, non beste gauza guztien gainetik bere izaera eta xarma mantentzea dituen helburu. Honi esker, donostiar eta bisitarien bihotzetan leku bat egitea lortu du, eta berauen mirespena irabazi, bertatik goza daiteken ikuspegia liluragarria baita. “Munduko ikusterik zoragarriena” dela esan izan da.

  Parque Monte Igueldo
 
 
EUSKERA
 
·  Xehetasun teknikoak   ·  Lege oharra  ·  Diseinua: Creaciones DJC · 2007  ·
 
Igeldo Mendiko Funikularra eta Jolas Parkea
20008 Donostia · Gipuzkoa
  Telefonoa eta faxa: 943 213 525
E-maila: info@monteigueldo.es