Kondairak dioenez, aspaldiko garai batean, Iparraldeko
Gizonak deiturikoek, kostalde hau sarritan indarrez
hartzen saiatzen omen ziren, bertakoen bizimodu
lasaia galeraziz. Bikingoen eraso hauek geldiarazi
nahian, hiru emakume aztik bat egin zuten, konjuro
bat eginez.
Mari Zaharra, Mari eta Mari Txiki ziren hiru azti
hauek: Hiru Mariak ere deitzen zieten. Eta urrutitik
etortzen ziren drakkar ontzi mehatxatzaile haiek,
gure hiru aztien haserre biziarekin aurrez aurre
topo egin beharko zuten, hauen herrialdeak suntsitu
baino lehen.
Itsasoko gizon beldurgarri haientzako lehen abisua,
Mari Txikik bidalitako olatu bortitz baten bidez
adierazitakoa izango zen; euren barkuak astindu
eta norabidea galarazteko moduko olatua sortuko
zuen Mari Txikik. Abisu honi kasurik egiten ez
bazioten, Marik sortuko zuen bigarren olatu oldartsu
bat, itsasontziak iraultzeko moduko olatu bat.
Beldurrez, bikingoek bira egitea erabakiko zuten.
Hala eta guztiz ere ez balute etsiko, hirugarren
olatu erraldoi batek hondoratuko lituzke ontziak,
betirako.
Hala gertatu behar omen zuen eta halaxe izan zen:
Bikingoen drakkar ontziak Mari Zaharrak bidalitako
hirugarren olatu erraldoiak urperatu zituen.
Hala ere, olatuen konjuroaren ostean, lasaitasuna
zela nagusi, bapatean Iparraldeko drakkar anker
eta basatiena berriz ere agertu zen. Zeruertzean
ikus zitekeen haren itzala, beldurgarri. Denbora
alferrik galdu gabe, hiru aztiek euren indarrak
batu eta ontziari eraso egin zioten. Baina une
batez, bazirudien ontzi horrek egundoko olatu horren
indarrari eutsiko ziola…
Denbora luzearen ostean, norbaitek esan omen zuen,
bikingoen drakkarrekin amaitu zuten olatu haiek,
mendiak bezain handiak zirela. Suitzar mendiak
bezain handiak.
Baina, azken drakkar beldurgarri hura benetan
hondoratu al zen? Erantzuna jakin nahi baduzu,
Igeldo Mendiko Jolas-Parkean dagoen Suitzar Mendira
etorri beharko duzu. Zeren zain zaude?