Bakarra!...
Xarmangarria!... Ikusgarria!... Beste batzuen artean,
honako hauek dira funikularrak egunero jasotzen
dituen hitz ederrak. Zalantzarik gabe, hauxe duzu
Igeldo Mendira igotzeko modurik hoberena, Donostia
zure oin azpian uzten duzularik.
1912. urteko abuztuaren 25eko igandean inauguratzen
da Igeldo Mendiko funikularra, Euskal Herriko zaharrena,
eta Estatu mailan hirugarrena delarik.
Bisitariek mendi tontorra modu eroso eta azkarrean
igo zezaten, Igeldo Mendiko sortzaileek, garraio
bide hau aukeratu zuten, non 200 segundotan eta lerro
zuzenean, 160 metro itsas mailatik gora igo zitekeen.
Von Roll suitzarren laguntzarekin Emilio Huici ingeniariak
asmatutakoa da funikularra. Bide bakarreko ibilbidea
dauka, erdialdeko gunean izan ezik. Bertan, bide
bikoitzeko sistema dago, gora eta behera doazen bagoiak
gurutza daitezen.
Donostiar eta turisten gozamenerako, funikular zoragarri
honek, hasierako tresneria berbera du eta autoek, aldaketatxoren
bat izan ezik, berezko egurrezko karrozeria mantentzen
dute. Guzti honi esker, Estatu mailan dagoen funikularrik
zinezkoena da.
FUNIKULARRAREN PREZIOAK: |